Malware
Malware ingelesezko malicious software (programa kaltegarri) hitzetatik eratorritako hitza da, edozein sistema informatikori nahita ekintza kaltegarriak egiten dizkion software mota da[1]. Era askotakoak izan daitezke: informazio lapurreta, funtzionamenduaren kaltetzea edo datuen eskuragarritasuna blokeatzea besteak beste. Hauen arteko konbinazioa gerta daiteke ere, gainera, askotan erabiltzaileari xantaia egiteko erabiltzen dira[2]. Malware mota asko dago; ohikoenak eta birusak eta harrak dira, baina, troiakoak, spyware eta ransonware ezagunen artean topa ditzakegu ere[3]. 1990ean Yisrael Radaik malware terminoa asmatu aurretik software kaltegarria birus informatikotzat hartzen zen, nahiz eta birusak malware mota bat izan.[4]
Malware motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Hainbat motako malwarea dago, gainera, mota batekoa baino gehiagokoa izan daiteke aldi berean[5]:
- Birus: Erabiltzailea konturatu gabe ordenagailuaren funtzionamendua aldatu egiten dute. Exekutatzen direnean ordenagailu edo sareko programak aldatzen dituzte, euren kodea beste programetan zabalduz.
- Exploit : Segurtasun ahulezia batez baliaturik informazioa lapurtzeko erabiltzen den softwarea, berez malwarea ez den arren, beste erabiltzaileen sistemetara atzipena ahalbidetzen duen giltza da[6].
- Harra : Sistemaren memoria agortu arte bere kabuz etengabe ugaltzen den malwarea da.
- Ransomware : Erabiltzaileei euren sistema edo fitxategietara atzipena ukatzen dien malwarea da, bahisari baten truke baimen hori berreskuratzeko aukera ematen dute[7].
- Rootkit : Fitxategiak eta prozesuak ezkutatzeko erabiltzen diren tresna multzoa[8].
- Spyware : Erabiltzailearen baimenik gabe informazioa bildu ondoren beste sistema batera transmititzen duen programa[9].
- Troiako : Baimenik gabe urrutiko atzipena ematen duen malwarea, izena Homeroren Iliadaren Troiako zalditik datorkio.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Historialariek zalantzan jartzen duten arren, malwarea lehen aldiz 1970eko hamarkadan ARPANET sarean agertu zela diote gehienek. Hala ere, Apple-ek 1984an Macintosh 128k ordenagailu pertsonalaren merkaturatzea boom bat eragin zuen. Gero eta jende gehiago zen ordenagailu pertsonala ulertzeko gai, hala ere, batzuek jakintza horiek maltzurkeriak egiteko erabiltzea erabaki zuten. Hasieran, konputagailua ustekabeko eran jokatzea eragiten zuten bakarrik, hortaz, ez zuen kezka handirik suposatzen. Dena dela, ordenagailuen teknologiak aurrera egin ahala malwareak ere aurrera egin du. Azken bi hamarkadetan konputagailuek izugarrizko aldaketak izan dituzte, gainera, interneten etengabeko zabalkuntzaren ondorioz malwera duten webguneak nabariki ugaritu dira. 1980ko hamarkadan hainbat sistema eragileen aurkako programak egiten ziren, hala ere, gaur egun Microsoft Windows eta Android dira erasotuenak, izan ere, erabiltzaile gehien dituztenak dira.
Programa maltzurrak negozio bihurtu egin dira. Alde batetik, malwarea dirua irabazteko erabiltzen dute Hackerrek; bestetik aldetik, horren aurka lan egiten duten White Hat-ek. Azkenak normalean enpresek kontratatzen dituzte euren fitxategiak eta sareak babestu ditzaten[10].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Archiveddocs. «Defining Malware: FAQ» docs.microsoft.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-17).
- ↑ «tipos malware y cómo proteger sus datos y dispositivos - Thinkbig» web.archive.org 2020-02-19 (Noiz kontsultatua: 2020-12-17).
- ↑ «Interactive Online Malware Analysis Sandbox - ANY.RUN» app.any.run (Noiz kontsultatua: 2020-11-10).
- ↑ (Ingelesez) «What is malware? How to prevent, detect and recover from it | CSO Online» web.archive.org 2019-03-30 (Noiz kontsultatua: 2020-11-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Clasificación de virus informático - ¿Cómo se clasifican?» ClasificaciónDe 2017-11-02 (Noiz kontsultatua: 2020-11-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) «¿Sabes qué es un exploit y cómo funciona?» WeLiveSecurity 2014-10-09 (Noiz kontsultatua: 2020-11-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Ransomware: qué es y cómo eliminarlo» Malwarebytes (Noiz kontsultatua: 2020-11-16).
- ↑ «¿Qué son los Rootkits? | InfoSpyware» www.infospyware.com (Noiz kontsultatua: 2020-11-16).
- ↑ «Spyware, funciones y consecuencias» www.ciset.es (Noiz kontsultatua: 2020-11-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Historia de los programas maliciosos» encyclopedia.kaspersky.es (Noiz kontsultatua: 2020-11-16).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Spyware foroa – Malware mota guztiak kentzen laguntzen du