Laguntza:Artikuluak nola aldatzen diren
Wikipediako laguntza |
Artikuluak idatzi... |
Wikipediako hitzarmenak... |
Ikus, gainera... |
Wikipedian sakontzeko >> |
Oso erraza da wiki orrialde bat aldatzea: nahikoa duzu "Aldatu"n edo "Aldatu iturburu kodea"n klik egitea (Ikusizko Editorea, lehendabizikoa; Wikitestua, bigarrena). Kodeen bidez lan egin ez eta errazera nahi baduzu, erabili Ikusizko Editorea: "Aldatu".
Bilaketa koadroan eskatu duzun izenburuko orria existitzen ez bada, hots, izenburu hori duen artikulurik orain arte idatzi ez bada, esteka gorri bat agertuko da eta, bertan klikatuz, berez irekiko da edizio koadroa: "Aldatu" eta "Aldatu iturburu kodea"ren ordez, "Sortu" eta "Sortu iturburua" fitxak agertuko dira.
Klik egin eta gero, testu-kutxa bat ikusiko duzu, barruan aldatu dezakezun testua daukana. Orain da zure momentua. Idatz ezazu idatzi beharrekoa, eta, prest duzunean, sakatu Erakutsi aurreikuspena testu-kutxaren beheko aldean. Ondo aztertu ea ongi geratu den, eta zuzendu egon litezkeen akatsak edo gustuko ez duzuna. Dena ongi dagoela uste duzunean, sakatu Aldaketak argitaratu -botoi hori ere beheko aldean dago- eta aldaketak gordeko dira. Irakurleek berehala ikusiko dituzte egin dituzun aldaketak.
Testu-kutxaren gainean ikur hauek ere ikusiko dituzu ("Aldatu iturburu kodea"n, wikitestuan ari bazara):
Dena dela, nabigatzailearen eta nabigatzailearen hobespenen arabera, beharbada ez zaizkizu agertuko.
Botoi horiek zure aldaketak errazteko erabili ahal dituzu. Lehenengo testu zati bat hautatu beharko duzu botoi gehienek funtziona dezaten. Testurik hautatu gabe erabiltzen badituzu, adibidezko testu bat azalduko zaizu.
Proba batzuk egin nahi badituzu, proba orrian egin ditzakezu. Ez ahaztu Erakutsi aurreikuspena aukeratzea, guztia zuk nahi bezala dagoela ziurtatzeko. Laburpena jartzen duen tokian zerbait idazten baduzu, historian grabatuta geratuko da, eta beste batzuen lana arintzeko balio dezake. Aintzat hartu idazteko erak ere garrantzi handia duela; mesedez, irakurri Laguntza:Gida arina.
Barne estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu bat aldatzen ari zarela, bat batean hitz interesgarri bat ikusi eta horrekin beste artikulu bat lotu edo sortu nahi duzu. Oso erraz egin zenezake, gehitu bi kortxete ([[ ]]
) hitzari alde bakoitzean eta listo, adibide honetan bezala:
[[artikuluaren izenburua]]
Emaitza berdina da aldaketak egiteko kutxan duzun irudia sakatuz; hobe testu bat aukeratuta duzunean. Estekak orrira bertara badarama (adibidez: Laguntza:Estekak, ikusten dena orriaren izena da), berau nabarmenduta azalduko da, beltzago.
Batzuetan, ordea, artikuluaren izenburua ez da egokia lotutako hitzaren testurako. Orduan, nahikoa duzu lotutako artikulu izenburuaren eskuinean barra bertikala (|
) jartzea eta, ondoren, ikustea nahi duzun hitza:
[[artikuluaren izenburua|testuan azaltzea nahi duzuna]]
Aldiz, barra bertikalaren ostean ezer idazten ez bada, izen-tartea eta parentesiak ez dira azalduko. Adibidez, [[:Kategoria:Euskara (erabiltzaileak)|]]
honela ikusiko litzateke: Euskara.
Hemen dituzu adibide batzuk:
Idazten duzuna (edizio leihoan) | Ikusten duzuna |
|
a |
[[a|b]]
|
b; b-ra lotuta dagoela dirudien arren, a artikulura lotzen du. |
[[a]]b
|
ab; hurrengoa esteka bezala. |
[[a|ab]]
|
ab |
[[a|b]]c
|
bc; hurrengoa esteka bezala. |
[[a|bc]]
|
bc |
a[[b]]
|
ab |
[[a]]<nowiki>b</nowiki>
|
ab |
[[a]]''b''
|
ab |
''[[a]]''b
|
ab |
[[a|b]]c<nowiki>d</nowiki>
|
bcd |
[[a]][[b]]
|
ab; bi esteka desberdin, bata a eta bestea b. Erakuslea estekaren gainean jarri eta azpimarraketan ikus daiteke. |
Hori dena proba orrian egiazta dezakezu. Kortxeteak ixtean, MediaWikik segituan antzematen du izenburu hori duen orririk existitzen den edo ez. Ez bada existitzen esteka kolore gorriaz ikusiko duzu. Horregatik deitzen dira esteka gorriak (hori barne esteketan).
Kontuan izan behar duzu irudi, kategoria edo hizkuntzen arteko esteka bat jartzen baduzu, lotze (estekatze) eginkizuna beteko dutela. Estekek sintaxi bat dute sistemak detekta ditzan, gehienetan bi [[
-en ondoren, kode hitz bat izango dute, bi puntuz jarraituta ( : ). Adibidez:
[[Irudi:Mediawiki.png]] [[Kategoria:Wikipediako laguntza]] [[en:Help:Link]]
Hizkuntzen arteko estekak egiteko (ikus behean Laguntza:Hizkuntza_arteko_estekak), joan mesedez testu-kutxako behealdera eta hor sor dezakezu esteka (esteka) hemen goiko adibidearen arabera. Berdina artikulua kategoria batean sartzeko, goiko adibideetako wikitestua erabiliz. Hala ere, egun, kanpoko esteka horiek edizio (testu) kutxaz kanpora egin ditzakezu erosoago. Hizkuntza arteko estekak egiteko, ezkerreko zutabean, mesedez identifikatu "Aldatu estekak" esteka (arkatz baten ikono txikia du hasieran), eta klikatu bertan. Irudiak gehitzeko wikitestuaz sakonago, ikus Laguntza:Tutoriala (irudiak).
Oharrak:
- Jakin behar zenuke Wikipediak kontuan hartzen duela ea letra larriz idatzita dagoen edo ez. Barne esteken kasuan, ordea, ez du axola lehen letra nola idatzita dagoen; izan ere, wiki softwareak berak joan nahi duzun artikulua letra larriz emango baitu, zuk idazten duzun bezala idatzita ere (Ikus Wikipedia:Muga teknikoak izenburuetan).
- Euskarazko hitz batzuek "a" itsatsia dute eta beste batzuek ez. Adibidez, etxe da izena eta ez etxea.
Orrialde barruko estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Atalburu jakin batekin lotzeko, #
ikurra idatzi behar duzu atala edo azpialataren izenaren aurretik:
[[#atal edo azpiatalaren izena]]
Adibidez, #Kanpo estekak estekak orri honetan behean dagoen izen bereko atalera darama (klikatu lasai, ez darama beste orri batera). Ikus dezakezunez, baina, #
ikurra agerian dago... ez da oso polita geratzen! Ezkutatzeko, nahikoa duzu hau egitea:
[[#atalaren izena|atalaren izena (edo nahi duzuna)]]
Era horretan, adibide hori honela bistaratuko dugu: Kanpo estekak. Aldiz, atala beste orri batean badago, orriaren izenburua ere gaineratu behar diozu atalaren izenburuari (atalburuari):
[[orriaren izenburua#atalburua]]
Hizkuntzen arteko estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Esteka hauek, interwiki ere deituak, beste hizkuntza batean dagoen Wikipediarako estekak dira. Era horretan, erraz aurki dezakezu artikulu berdina hizkuntza anitzetan, euskarazkoa hobetzeko edota informazioa biltzeko aukera emanez. Hizkuntzen eta proiektuen laburdura edo kodeak orri honetan daude: Wikimediako proiektuen zerrenda eta haien kodeak. Hizkuntzaren laburdura orriaren izenburuaren aurretik idatzi behar da bi puntuk (:
) jarraitzen diotelarik:
[[hizkuntzaren kodea:orriaren izenburua (beste hizkuntzan)]]
Esteka hauek artikulu guztien ezkerraldean dagoen zutabeko beste hizkuntzak atalean agertuko dira, testuan idatzi diren ordenan baina goitik behera. Estilo gida irakurriz ikusiko duzu artikulu, kategoria edo txantiloien beheko aldean kokatu behar direla. Gutxienez esteka bat jartzea eskatzen da. Hala ere, goian aipatu bezala, testu-kutxatik kanpora egin daiteke hori erosoago eta, gehienetan, hala egiten da (ikus Laguntza:Hizkuntzarteko estekak).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikiak segituan detektatzen du http://
hasten diren kanpo estekak. Adibidez, http://www.gnu.org
idatzi eta http://www.gnu.org esteka sortzen da.
Ireki eta ixteko kortxete bana ([ ]
) erabiliz, kanpo esteka sor dezakegu ere. Txertatu bertan orriaren helbidea eta, haren eskuinean, idatzi estekari eman nahi diozun izena, hutsune batez banandurik. GNUren orrialde nagusia emaitza lortzeko, adibidez, ondorengoa idatziko dugu:
[http://www.gnu.org GNUren orrialde nagusia]
ikonoan sakatuz, emaitza berdina da. Kortxete arteko kanpo estekaren helbideari eskuinean izena idazten ez badiogu, berriz ([http://www.gnu.org]
), emaitza hau da: [1]. Haren ondotik, orri berdinean esteka gehiago sartuz gero, zenbakiak ere altuagoak izango dira, hurrenez hurren: [2], [3], [4]...
Esteka bakoitzaren bukaeran azaltzen den gezitxoa ere ken daiteke. Hau gehitu behar zaio estekari aurrean eta atzean:
<span class="plainlinks"> http://www.gnu.org </span>
- Emaitza hau izango da: http://www.gnu.org
Sintaxi hori Euskarazko Wikipediako artikuluetara lotzeko ere (estekatzeko) erabil daiteke, horretarako artikuluaren URL osoa baliatuz:
[http://eu.wikipedia.org/wiki/A A]
Guk A ikusiko dugu, baina emaitza futzionala A izango da: berdina. Wikipedia barruko esteketan, [[A]]
moduko sintaxia erabiltzea aholkatzen da; hartara, artikulua existitzen den edo ez jakingo dugu.
Esteka Wikimediako gainontzeko proiektuekin
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimediako gainontzeko proiektu eta plalotzea nahi baduzu, ondorengoa da sintaxia:
[[proiektua:hizkuntza:orriaren izena]]
proiektua eta hizkuntzaren tokiak, bakoitzaren laburdurak idazteko dira baina beti ere ordena horretan. Hizkuntzaren eta proiektuaren laburdurak orri honetan daude: Wikimediako wikien zerrenda. Laburduretan idatzi behar dira proiektu desberdinen izenak, bestela ingelesezko den proiektura lotzen du izena osorik jartzean. Adibidez, wiktionary:a ingelesezkora eta wikt:a euskarazkora.
Baliteke batzuetan ez izatea derigorrezkoak. Aurreko adibidean ez dugu idatzi wikt:eu:a eta berdin-berdin euskarazko proiektura lotu du.
* Beste Wikimedia aurrizki batzuk: betawikiversity:, download:, dbdump:, gerrit:, mail:, mailarchive:, outreach:, otrs:, OTRSwiki:, quality:, spcom:, ticket:, toollabs:, tools:, tswiki:, svn:, sulutil: rev:, wmania:, wm2005:, wm2006:, wm2007:, wm2008:, wm2009:.
Forma luzeak ez du funtzionatzen proiektu berdinaren barruan. Laburdurak, berriz, edozein tokitan funtzionatzen du (hori da asmoa behintzat; une honetan, ez du proiektu guztietan funtzionatzen).
Babestutako orriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Babestutako orrietan ezin da aldatu. Hau da Wikipediako orri mota bakarra, orri bereziekin batera, non erabiltzaile arruntek ezin duten aldaketarik egin. Administratzaileek bakarrik egin ditzakete aldaketak orri hauetan (berezietan inork ere ez). Horregatik, Aldatu fitxa ordez Aldatu iturburu kodea izeneko fitxa agertuko da bakarrik. Dena den, babesteko modu bi daude: orria guztiz babestea eta erdizka babestea. Bigarren aukera honetan erregistratutako lankideek lasai asko egin ditzakete aldaketak. Guztiz babestuta badago eta aldaketak egitea behar dela uste baduzu, kopiatu ondorengo kodea zure eskaerarekin batera orri horren eztabaida orrian:
{{aldatzea babestuta}}