Gmail aplikazio ofizialarekin, Gmail-en onena lortuko duzu Android-eko telefono edo tabletetan: segurtasun handia, denbora errealeko jakinarazpenak, kontu bat baino gehiago erabiltzeko aukera, eta posta osoan bilatzeko aukera. Gmail Wear OS-en erabilgarri dago ere, produktibo izaten jarrai dezazun eta mezu elektronikoak eskumuturretik kudea ditzazun.
Gmail aplikazioa erabilita, hauek egin ditzakezu:
• Spama, phisinga, malwarea edo esteka arriskutsuak dituzten mezu elektronikoen % 99,9 automatikoki blokeatu, sarrera-ontzira iristea ekiditeko.
• Bidalketak desegin, akats lotsagarriak ekiditeko.
• Besteekin konektatzeko, sortzeko eta elkarlanean jarduteko Google Chat aktibatu.
• Taldearekin batera gauza gehiago egin, eremuei esker: jendea, gaiak eta proiektuak antolatzeko toki esklusiboak.
• Google Meet-en bidez kalitate handiko bideodeiez gozatu.
• Mezu elektronikoei bizkor erantzun, Erantzun adimenduna eginbidearen iradokizunekin.• Kontu batetik bestera aldatu.
• Fitxategiak erraz erantsi eta partekatu.
• Mezu elektroniko berriei buruzko jakinarazpenak berehala jaso, jakinarazpen-zentroari, bereizgarriari eta pantaila blokeatuko aukerei esker.
• Mezu elektronikoak azkarrago bilatu, berehalako emaitzei, idatzi ahalako iragarpenei eta ortografia-iradokizunei esker.
• Mezu elektronikoak antolatu, haiek etiketatuta, izarrak ezarrita, ezabatuta eta spama direla salatuta.
• Hatza pasatuta mezu elektronikoak artxibatu edo ezabatu, sarrera-ontzia bizkor garbitzeko.
• Mezu elektronikoak elkarrizketa-harietan antolatuta irakurri.
• Idatzi ahala izenak automatikoki osatu, Google Kontaktuak zerbitzuko edo telefonoko kontaktuetan oinarrituta.
• Google Calendar-eko gonbidapenei aplikaziotik bertatik erantzun.
• Wear OS-ko erlojuan Gmail-en ezaugarri berezia eta lauza gehitu, mezu elektrikoei buruzko informazio orokorra jasotzeko.
Google Workspace-ren barnean dago Gmail, eta hari esker zuk eta zure taldeak erraz konektatzeko, sortzeko eta elkarlanean jarduteko aukera duzue. Hauek egin ditzakezu:
• Google Meet edo Google Chat-en bidez lankideekin harremanetan egon, Calendar-en gonbidapenak bidali, zereginen zerrendan ekintzak gehitu eta beste gauza asko, Gmail-etik irten gabe.
• Iradokitako ekintzak erabili, hala nola Erantzun adimenduna, Idazketa adimenduna, gramatika-iradokizunak eta abisuak, lana kontrolpean edukitzen laguntzeko eta zeregin errazak egiteko, denbora modu eraginkorragoan erabili ahal izan dezazun.
• Segurtasunez jardun. Gure ikasketa automatikoko modeloek spama, phishinga eta malwarea dauzkaten mezuen % 99,9 blokeatzen dute erabiltzaileengana iritsi aurretik.
Lortu Google Workspace-ri buruzko informazio gehiago: https://workspace.google.com/products/gmail/
Informazio gehiago lortzeko, jarrai iezaguzu:
Twitter: https://twitter.com/googleworkspace
LinkedIn: https://www.linkedin.com/showcase/googleworkspace
Facebook: https://www.facebook.com/googleworkspace/
Azken eguneratzea
2024(e)ko aza. 19(a)