Edukira joan

Otto Preminger

Wikipedia, Entziklopedia askea
Otto Preminger

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakOtto Ludwig Preminger
JaiotzaViznitsia1905eko abenduaren 5a
Herrialdea Austria
 Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaNew York1986ko apirilaren 23a (80 urte)
Hobiratze lekuaWoodlawn Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: Alzheimerra
Familia
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaVienako Unibertsitatea
Hizkuntzakalemana
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, aktorea, zinema ekoizlea, karaktere aktorea, zinema aktorea, telebista-aktorea eta errealizadorea
Jasotako sariak

IMDB: nm0695937 Allocine: 292 Rottentomatoes: celebrity/otto_preminger Allmovie: p107025 TV.com: people/otto-preminger IBDB: 15911
Musicbrainz: ba869bfe-e9e0-4715-beb6-a95deeb0e6f4 Discogs: 1270072 Find a Grave: 5799 Edit the value on Wikidata

Otto Ludwig Preminger (Vyzhnytsia, 1905eko abenduaren 5a - New York, 1986ko apirilaren 23a) zinema zuzendaria izan zen. Hogeita hamabost film luze zuzendu zituen, eta horietako asko oihartzun handiko lanak dira. Antzerkiaren mundutik etorria, Premingerrek gai askori egin zion so bere sorkuntza lanean. Zinema beltza gustuko izan zuen eta hor dira Laura (1944), Fallen Angel (1945), Whirlpool (1949) edo Where the Sidewalk Ends (1950). Sarri zentsoreak erne izan zituen, bizi izan zuen garaian hainbat filmetan aurkeztu zituen gaiak eztabaidarako abiapuntu ziren eta: drogomendekotasuna (The Man with the Golden Arm, 1955), bortxatzea (Anatomy of a Murder, 1959), homosexualitatea (Advise and Consent, 1962). Zuzendari onenaren Oscar sarirako bitan izendatu zuten. Inoiz aktore ere ibili zen.

Aurreneko urteak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Preminger Vyzhnytsian jaio zen, sasoi hartan Austria-Hungariako Inperioaren barne zegoen eremu batean (egun Ukraina da, Txernivtsiko oblasta hain zuzen ere). Aita justizia saileko goi-mailako funtzionarioa zen, eta 1914an Lehen Mundu Gerra hasi zenean Austriarako bidea hartu zuen familiak. Graz izan zuten aurreneko bizileku. Bertan aitak serbiarrak eta kroaziarrak jazarri zituen, eta urte betera Vienara joan ziren Premingertarrak, Ameriketako Estatu Batuetako fiskal nagusiaren pareko lanpostua eskaini zioten eta; funtzionario leiala gobernuarekiko, egoera harrigarria zen oso, izan ere jatorri poloniarreko judua zen Markus Preminger. Hala ere, une batean erlijio katolikorako bidea hartu behar zuela iradoki zioten goi-mailako lanari eutsiko bazion; ez zion, baina, huts egin judutasunari eta erdi-mailako funtzionario bilakatu zen. Sasoi hartako Vienak bazuen zer eskaini kultur arloan, eta ordukoa da Ottori antzerkirako zaletasuna sortu zitzaiona, sarri joaten baitzen amaren aldeko aititarekin antzezlan klasikoak eta garaikoak ikustera.

Ottoren aurreneko asmoa antzerkian aktore lan egitea zen, eta gaztetan hainbat saio egin zituen bide horretan. Hamasei urte zituenean Shakespeareren Uda gau bateko ametsa lanaren antzezpen batean hartu zuen parte. Handik gutxira Max Reinhardt antzerki zuzendariarekin sortutako harremanak bere ametsa gauzatzeko aukera eman zion; dena den, eta familiaren babesa ere alde izateko, ikasten jarraitu zuen eta eskolan amaitutakoan, zuzenbideari ekin zion Vienako unibertsitatean. 1924an Otto Carlo Goldoniren testu baten taularatzean hartu zuen parte (Il servitore di due padroni). Sasoi horretan gerora Ameriketako Estatu Batuetan lan egingo zuten hainbatekin ere egin zuen topo: William Dieterle, Mady Christians, Nora Gregor... Reinhardtek zalantzak zituen Ottoren antzerkirako dohainez, baina administrazio lanetan laguntzeko oso egoki ikusi zuen eta horretan paratzea bururatu zitzaion. Ottori, ordea, ez zion konponbide honek poz handirik eman eta, zapuztuta, alde egin zuen.

Zuzendutako filmak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Otto Preminger Aldatu lotura Wikidatan