Nehaj gotorlekua
Nehaj gotorlekua | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Kroazia |
Kroaziaren banaketa administratiboa | Lika-Senj eskualdea |
Town in Croatia | Senj |
Koordenatuak | 44°59′12″N 14°54′12″E / 44.98654°N 14.903438°E |
Altitudea | 50 m, itsas mailaren gainetik |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | XVI. mendea |
Arkitektura | |
Materiala(k) | harria |
Ondarea | |
Z-160 | |
Nehaj gotorlekua (kroazieraz: Tvrđava Nehaj) Senj herrian dagoen gaztelua da. Uskoci gerlariek eraiki zuten XVI mendean Otomandarrei aurre egiteko.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uskoci gerlariak Otomandar Inperioaren aurka XVI eta XVIII mendeatan gerrilla eran borrokatu ziren soldaduak izan ziren eta Adriatikoaren ekialdean hainbat gotorleku ezarri zituzten. Austriako Inperioaren alde jokatzen zuten horrela.
Hegoalderago zegoen Klis gotorlekua galdu ondoren uskocien nagusi zen Ivan Lenković generalak 1558 urtean Nehaj gotorlekua eraiki zuen Senj herriko muinoan. Muinoak zein gotorlekuak Nehaj izena hartu zuten, honek kroazieraz "ez arduratu" esan nahi du, beraiek han zeuden bitartean biztanleek arduratu beharrik izango ez zutela adierazi nahian. Gotorlekua jaso aurretik Senj hiru aldiz setiatu zuten otomandarrek baina gaztelua eraiki ondoren ez zuen beste erasorik izan.
Veneziarrek uskociak pirata gisa hartzen zituzten, izan ere beren ontziak ere erasotu baitzituzten, eta honen kontura Venezia eta Austriaren arteko istiluak ere izan ziren. Gerra baten ondorengo bake hitzarmenean uskociak desegitea adostu zuten eta veneziarrek kostaldea eskuratzeko bidea zabalik ikusi zuten.
Egitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oinarri karratua du eta alde bakoitzak 23 metro neurtzen ditu. Hormak 2 eta 3 metro arteko sendoera daukate eta 18 metrotako altuera. Bost dorre ere baditu eta hamaika kanoi zulo.
Gaur egun museo bihurturik dago eta hainbat artisau denda ere aurkitzen dira barruan.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Gotorlekuaren ikuspegia.
-
Goikaldea.
-
Barnealdeko gela bat.