Laguntza:Eztabaida orria
Nahitaez, orri bati buruz hitz egin behar diren egoera batzuk aterako dira Wikipedian. Horretarako daude eztabaida orriak. Nahiz eta izen hori duten (eztabaida orri), haserretu gabe hitz egiteko tokiak dira, baina ez dira eguneroko gauzei buruz solasean aritzeko toki bat.
Orri guztiek dute eztabaida orri bat, izen-tarte bereziak izan ezik ("Berezi:"), eta blokeatu ezinezkoak dira. Hizkuntza guztietan "Aldatu" fitxaren ondoan azaltzen da. Bi eztabaida orri mota desberdindu ditzakegu: arruntak, artikuluetan, artikuluko gaiari eta formari buruz eztabaidatuz artikulua hobetzeko, eta erabiltzaileen eztabaida orriak, gainerako erabiltzaileekin komunikatzeko.
Eztabaida fitxa gorriz badago, eztabaidarik ez dagoelako da. Horrek ez du esan nahi zuk ezin dezakezunik egin, lehena izango zarela baizik.
Eztabaida orriak erabiltzen
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bertan egiten dituzun ekarpenen bukaeran sinatu egin behar duzu lau ikur erabiliz (~~~~)
Formatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hizketaldietan gaizkiulerturik izan ez dadin eta irakurmen egoki bat izateko, eztabaidek ere formatu batzuk bete behar dituzte. Erantzun bakoitzeko :
bezalako bat gehiago gehitu behar zaizkio erantzunari. Bi puntu bakoitzarekin testua barrurago doa erantzunak desberdinduz.
Eztabaida hau ez dago ongi hemen.—~~~~ |
Goiko adibidea honela ikusiko litzateke:
Eztabaida hau ez dago ongi hemen.—Adibide 1 14:29, 17 Abuztua 2006 (UTC)
Agian artxibatu egin behar genuke.—3 Adibide 14:29, 17 Abuztua 2006 (UTC)
|