Edukira joan

FIFO

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kontabilitatean, FIFO, ingelesez First In First Out esaldiaren siglak, inbentarioa egiterakoan izakinak baloratzeko metodo bat da. Izakinak prezio ezberdinetan erosita, lehen jasotako izakinak (first, ingelesez) saltzen dira lehenbizi. Horrela, inflazio egoera batean une bateko inbentarioa azken prezio altuetan baloratzen da, gehiegiz. Salmenta jakin baterako kontabilizatzen den irabazia ere handiagoa izango da, LIFO eta beste metodoekin alderatuta, saldutako unitateen kostua lehen prezio txikietan baloratzen delako.

Enpresa batek ekitaldiaren hasieran, urtarrilaren 1ean, dituen izakinen kopurua 100 unitatekoa da, 10 euro unitateko prezioan. Ondorengo egunetan, eragiketa hauek burutzen ditu:

  • urtarrilaren 3an, 50 unitate erosten ditu 12 euro unitateko prezioan;
  • urtarrilaren 5ean 100 unitate saltzen ditu 20 euro unitateko prezioan;
  • urtarrilaren 7an 200 unitate erosten ditu 15 euro unitateko prezioan;
  • urtarrilaren 9an 100 unitate saltzen ditu 20 euro unitateko prezioan.
Izakinen kontrol-orria
Zenbakia Data Erosketak Salmentak Inbentarioa
Unitateak Prezioa Guztira Unitateak Prezioa Guztira Unitateak Prezioa Guztira
01/01 100 10 1000
1 01/03 50 12 600 100 10
50 12 1600
2 01/05 100 20 2000 50 12 600
3 01/07 200 15 3000 50 12
200 15 3600
4 01/09 100 20 2000 150 15 2250

FIFO metodoak salmenta bakoitzak duen irabazian ere badu eragina. Adibidez, urtarrilaren 9ko salmentak dakarren irabazia 2000-50×12-50*15=650 eurokoa da; LIFO (Last In First Out) metodoa erabiliko balitz, berriz, salmentak dakarren irabazia 2000-100×15=500 eurokoa litzateke.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]