Andrew Fire
Andrew Zachary Fire (Palo Alto, Kalifornia, 1959ko apirilaren 27a) estatubatuar biologo eta irakaslea da. 2006ko Medikuntzako Nobel Saria jaso zuen Craig Mellorekin batera RNA-interferentziari buruz egindako aurkitzeagatik.
Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn matematika ikasi zuen eta biologia Massachusetts Institute of Technologyn. Ondoren, Cambridgeko Biologia Molekularreko Laborategian lan egin zuen Sydney Brennerrekin. 1986tik 2003ra Carnegie Institution-en lan egin zuen. Stanford Unibertsitateko patologia eta genetika irakaslea da.
Craig eta Mellok 1998an argitaratu zituzten RNA-interferentziari buruzko ikerketak Nature aldizkarian, eta 2006an Nobel saria jaso zuten. Informazio genetikoaren fluxua kontrolatzeko funtsezko mekanismo bat aurkitu zuten.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]