2009
Itxura
2009. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XX.a • XXI.a • XXII.a |
Hamarkadak | 1980(e)koa • 1990(e)koa • 2000(e)koa • 2010(e)koa • 2020(e)koa |
Urteak | 2006 • 2007 • 2008 • 2009 • 2010 • 2011 • 2012 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 2009 MMIX |
Ab urbe condita | 2762 |
Armeniar egutegia | 1458 ԹՎ ՌՆԾԸ |
Bahá'í egutegia | 165 – 166 |
Bengaliar egutegia | 1416 |
Berber egutegia | 2959 |
Egutegi budista | 2553 |
Myanmarko egutegia | 1371 |
Bizantziar egutegia | 7517 – 7518 |
Koptoen egutegia | 1725 – 1726 |
Etiopiar egutegia | 2001 – 2002 |
Hebrear egutegia | 5769 – 5770 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 2065 – 2066 |
Shaka Samvat | 1931 – 1932 |
Kali Yuga | 5110 – 5111 |
Iraniar egutegia | 1387 – 1388 |
Islamiar egutegia | 1430 – 1431 |
Korear egutegia | 4342 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2552 |
Unix denbora | 1230768000 – 1262303999 |
Holozeniar egutegia | 12009 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
2009. urtea (MMIX), 2008aren ondoren eta 2010aren aurretik dagoena, hain zuzen. Gregoriotar egutegian ostegunez hasitako urte arrunta da.
Hurrengo ospakizunen urtea da 2009a:
- Idiaren Urtea, txinatar horoskopoari dagokionez.
- Astronomiaren Nazioarteko Urtea, NBEren arabera.
- Adiskidetzearen Nazioarteko Urtea, NBEren arabera.
- Zuntz Naturalen Nazioarteko Urtea, NBEren arabera.
- Giza Eskubideen Ikasketarako Nazioarteko Eguna, NBEren arabera.
- Gorilaren Nazioarteko Urtea, NBEren arabera.
Gertaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtarrila-otsaila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urtarrilaren 8a – Besteak beste Eusko Jaurlaritzako lehendakari Juan Jose Ibarretxeren, Arnaldo Otegiren eta Patxi Lópezen aurkako epaiketa hasi zen Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, 2006an eginiko elkarrizketak zirela eta. Epaimahaiak, Ermuko Foroak ezarritako helegitea artxibatu eta akusatuak errugabetu zituen.
- Urtarrilaren 9a -
- Iñaki Goirizelaia izendatu zuten EHUko errektore.
- Unai Sordo hautatu zuten Euskadiko Langile Komisioen idazkari nagusi.
- Urtarrilaren 10a – Demokrazia Hiru Milioi plataforma aurkeztu zuten Bilbon, martxoko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan parte hartzeko asmoz.
- Urtarrilaren 11 – Munduko Likidoturiko gas naturala garraiatzen duen gasontzirik handiena, Mozah, Bilboko portura etorri zen bere lehen bidaian.
- Urtarrilaren 16a – ETAk telebista hedagailu baten aurka bonba leherrarazi zuen Hernanin, eta Ertzaintzak beste bi desaktibatu zituen inguruetan.
- Urtarrilaren 17a –
- EAJk Azpeitiko alkatetza lortu zuen EAren laguntzaz, ordura arte, ANVren alkatearen aurkako mozioa onartuz.
- Ertzaintza oldartu zen AHTren aurkako protestaren aurka, Urbinan. Euskal Y deiturikoaren lanak bertan hasi zituzten zenbait urte lehenago. AHT Gelditu! Elkarlanak deitutako 4.000 lagunek manifestazio bukaeran eserialdia burutu nahi izan zuten trenbidean.
- Urtarrilaren 23a – Espainiako Poliziak Ezker abertzaleko zortzi kide atxilotu zituen, Batasuna alderdikoak izatea leporatuta.
- Urtarrilaren 24a – 160 Km/h-ko haize-boladak eragin zituen zikloi batek Euskal Herrian kalteak sortu zituen. Espainia eta Frantzia hogei hildakotik gora eragin zituen.
- Urtarrilaren 27a – Eurite handiek uholdeak eragin zituzten Bilbo inguruan eta Araba nahiz Gipuzkoako hainbat ibaitan.
- Otsailaren 5a – Eusko Legebiltzarrak Espainiako bandera ipini du historian lehenbizikoz, Espainiako Auzitegi Gorenaren aginduz.
- Otsailaren 8a – Espainiako Auzitegi Gorenak Askatasunaren eta D3Mren hautagaitzak bertan behera utzi zituen.
- Otsailaren 9a – ETAk bonba-autoa eztandarazi du Euskal Y-aren enpresa baten aurka Madrilen.
- Otsailaren 23a – ETAk 5 eta 10 Kg bitarteko lehergailua zartarazi zuen Lazkaoko PSE-EEren egoitzan. Kalte material handiak sortu zituen.
Martxoa-apirila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Martxoaren 1a – Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. EAJk irabazi zituen 30 eserlekurekin, baina ez zion lehendakaritza ziurtatu Ibarretxeri.
- Martxoaren 23a – Baltasar Garzón epaileak Batasuna, EHAK eta EAE-ANVko 44 lagun auzipetu zituen ETAko kide zirelakoan.
- Apirilaren 3a – PPko Arantza Quiroga aukeratu zuten Eusko Legebiltzarreko presidente.
- Apirilaren 28a – Txerri gripearen lehenengo kasua baieztatu zuten Euskal Herrian.
Maiatza-ekaina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Maiatzaren 7a – Patxi Lópezek lehendakari kargua zin egin zuen Gernikako Arbolapean, Eusko Jaurlaritzaren historiako lehen lehendakari ez abertzalea.
- Maiatzaren 16a – Espainiako Auzitegi Gorenak Iniziatiba Internazionalistaren zerrendak baliogabetu zituen.
- Maiatzaren 21a – Gehiengo sindikalaren deiari jarraiki, greba orokorra burutu zen Hego Euskal Herrian.
- Maiatzaren 24a – Ekaitz gogorrek kalte material handiak eragin zituzten Nafarroako Erribera, Lizarraldea eta ekialdeko Sakanan. Herririk kaltetuena Lodosa izan zen.
- Maiatzaren 25a – Bizkaiko Erandio udalerriko udalak Erandioko Herri Autobusa autobus zerbitzua abian jarri zuen.
- Ekainaren 2a – Eusko Alkartasunako kritikoek alderdia utzi eta Alkarbide sortu zuten.
- Ekainaren 19a – ETAk Eduardo Puelles polizia inspektore barakaldarra hil zuen lapa-bonba batekin, Arrigorriagako Santa Isabel auzoan.
Uztaila-abuztua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Uztailaren 4a – Bilboko metroaren bigarren lineako bi geltoki zabaldu ziren, Peñota eta Santurtzi.
- Uztailaren 10a -
- Hildako bat adarkadagatik eta beste hainbat zauritu Sanferminetako entzierroan.
- ETAk lehergailua eztandarazi du Durangoko PSE-EEren egoitzan.
- Gasteizko tranbiaren Abetxuku auzorako adarra abian jarri zen.
- Abuztuaren 21a – Jendarmeek ustezko 3 etakide atxilotu eta 13 zulo aurkitu dituzte azken astean.
Iraila-urria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Irailaren 18a – Euriteengatik alerta egoera Euskal Herriko hainbat lurraldetan. Euri gehien Baionan (220 litro) eta Bermeon (172 litro) bota zituen.
- Irailaren 28a – Miguel Sanzek CDN alderdia kanporatu zuen Nafarroako gobernutik, eta handik aurrera PSNren laguntzarekin gobernatu zuen Nafarroa.
- Urriaren 2a – Somaliar piratek Alakrana euskal arrainontzia bahitu zuten Indiako ozeanoan.
- Urriaren 8a – Tren istripua izan zen Lezaman hildako bat eta hainbat zauritu eraginez.
- Urriaren 13a – Espainiako Poliziak Arnaldo Otegi, Rafa Díez eta Ezker Abertzaleko beste zortzi kide atxilotu zituen Donostiako LABen egoitzan. Lau egun inkomunikatuta izan ostean, bi horiek eta beste hiru kide espetxera bidali zituen Garzon epaileak, ustez "su-eten faltsuak" bilatzeagatik.
- Urriaren 17a – Milaka pertsonek hartu zuten parte Donostian "Gatazkari irtenbide demokratikoa" bilatu behar zitzaiola aldarrikatuz antolatutako manifestazioan.
Azaroa-abendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Azaroaren 11 – Espainiako errege-erreginek eta Karolina Monakokoak Donostiara bisita egin eta bertako Aquariuma berriz inauguratu zuten.
- Azaroaren 17a – Alakrana atunontzia eta bertako marinelak askatu egin zituzten 47 eguneko bahiketaren ondoren.
- Azaroaren 24a – Espainiako poliziak 34 euskal gazte atxilotu eta inkomunikaturik geratzen dira, Segi gazte erakundeko kideak zirelakoan.
- Azaroaren 27a – Nafarroako Gobernuak euskarazko hedabideei diru-laguntzak ematea uko egin zien.
- Azaroaren 29a – Guardia Zibil batek bere burua zauritu zuen, Leitzako kuartelaren aurka egindako erasoa asmatuz.
- Azaroaren 30a – EAE eta Akitaniaren artean euroeskualde bat osatzeko lehen urratsak eman ziren.
- Abenduaren 2a – Gipuzkoako Irun udalerrian Zaisa dorrea inauguratu zen.
- Abenduaren 13a – Lazkaotar mendizale bat hil zen Jacatik gertu mendiko istripu baten ondoren.
- Abenduaren 17a – Espainiako Kongresuak Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Itunaren alde bozkatu zuen.
- Abenduaren 19a – Milaka pertsona bildu ziren Bilbon Euskaldunon Egunkariaren alde.
- Abenduaren 21a – Emakume bat hilik eta gizon bat larri zaurituta aurkitu zituzten euren Urdulizko etxean, bi egun lehenago baserrira sartutako lapurrek jipoituta.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtarrila-otsaila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urtarrilaren 1a -
- Txekiar Errepublikak Europar Batasuneko Kontseiluaren presidentetza hartu zuen Frantziarengandik.
- Konstituzio berria ezarri zen Falkland Uharteetan.
- Thailandia: 60 pertsonatik gora hil ziren Bangkokeko diskoteka batean egondako sutean.
- Urtarrilaren 15a – Israelek Hamaseko barne ministro hiltzeaz gain, NBEn gune bat, erietxe bat eta prentsa egoitza bat bonbardatu zituen.
- Urtarrilaren 18a – 2008-2009ko Gazako gatazka: Hamasek eta beste Palestinar erakunde batzuek su-etena iragarri zuen. Su-etenaren ondorioz, israeldar soldaduak erretiratzen hasi ziren eta Nazio Batuen eta GKE ezberdinen laguntzak sartzen joan ziren Gazako zerrendan.
- Urtarrilaren 20a – Barack Obama, Ameriketako Estatu Batuetako historiako lehen presidente afroamerikarrrak, kargua hartu zuen.
- Urtarrilaren 24a – 160 Km/h-ko haize-boladak eragin zituen zikloi batek Euskal Herrian kalteak sortu zituen. Espainia eta Frantzia hogei hildakotik gora eragin zituen.
- Otsailaren 4a – Barack Obama Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak, Afganistanera 30.000 soldadu gehiago bidaltzeko agindua eman zuen.
- Otsailaren 9a – Hamazazpi urtez koman egon ondoren Eluana Englaro hil da, ospitaleko medikuek zunda bidezko elikadura murriztean.
- Otsailaren 10a – 200 pertsona inguru hil dira Australian, kontrolik gabeko suteek eraginda.
Martxoa-apirila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Martxoaren 8a – Benetako IRAk bi soldadu britainiar hil zituen Ipar Irlandan gauzatutako atentatu batean.
- Martxoaren 9a – Jarraipeneko IRAk polizia bat hil zuen Armaghen.
- Martxoaren 11 – Adingabeko gazte batek 17 pertsona hil zituen Alemaniako eskola eta honen inguruetan gertatutako hainbat tiroketatan.
- Martxoaren 15a – FMLNko Mauricio Funesek irabazi zituen El Salvadorreko hauteskundeak.
- Apirilaren 6a – Italiako erdialdean jazotako lurrikaran, gutxienez 272 lagun hil ziren.
- Apirilaren 22a – ANCko Jacob Zumak irabazi zituen Hego Afrikako hauteskundeak.
Maiatza-ekaina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Maiatzaren 2a – Zazpi lagun hil ziren Holandako "Erreginaren Eguneko" desfilean, auto batek nahita harrapatuta.
- Maiatzaren 20a – 98 pertsona hil ziren Indonesian izandako hegazkin istripu batean.
- Maiatzaren 23a – Hamaika pertsona hil ziren Marokoko Rabat hiriko kontzertu batean egondako jende pilaketa batean.
- Maiatzaren 25a – Ipar Koreak froga nuklearra burutu zuen, eta nazioarte mailan iskanbila handia sortu.
- Ekainaren 1a – Rio de Janeiro eta Paris arteko hegaldian 228 pertsona zeramatzan Air France konpainiaren hegazkin bat itsasora erori zen.
- Ekainaren 13a – Mahmoud Ahmadinejad alde handiz garaile izan zen Irango hauteskunde orokorretan.
- Ekainaren 28a – Hondurasko armadak estatu-kolpea eman zuen. Manuel Zelaya presidentea atxilotu eta herrialdetik kanporatu zuen, Costa Rican askatuz.
- Ekainaren 30a – 153 pertsona hil ziren Yemendik Komore Uharteetara zihoan hegazkin batek istripua izan ostean.
Uztaila-abuztua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Uztailaren 6a – 140 pertsonatik gora hil ziren Txinako Ürümqi hirian egondako istilu etnikoetan, gehienak Uigur gutxiengo musulmanak jipoitutako Han etniako kideak.
- Uztailaren 15a – Caspian Airlines konpainiaren hegazkin batek istripua izan zuen Iranen eta bidaiari guztiak, 168 guztira, hil ziren.
- Uztailaren 17a – 9 hildako eta 40 zauritu Jakartako luxuzko hotelen aurkako atentatuan.
- Uztailaren 29a – 65 zauritu arin ETAk Burgosen Guardia Zibilaren aurka gauzatutako atentatu batean.
- Uztailaren 30a – 2 guardia zibil hil ziren ETAk Calviàn patruila auto bati lapa-bonba jartzean.
- Abuztuaren 2a – Muturreko islamista talde batek zazpi kristau bizirik erre ditu Pakistango Gojra herrian.
- Abuztuaren 3a – 171 lagun hil ziren Sudango hegoaldean, bi triburen arteko norgehiagokan.
- Abuztuaren 6a – 35 pertsona hil ziren Pakistanen Rawalpinditik Skardura zihoan autobus batek izandako istripuan.
- Abuztuaren 10a – Morakot tifoiak 100 hildako baino gehiago utzi zituen Asia hego-ekialdean.
- Abuztuaren 15a – Erresuma Batuko gobernuak Turks eta Caicos uharteen autogobernua bertan behera utzi zuen ustelkeria eta gaitasun ezagatik.
- Abuztuaren 16a – 44 pertsona hil ziren Kuwaiten, ezkontza bat ospatzen ari zirela, sute bat piztean.
- Abuztuaren 19a – 101 pertsona hil eta 536 zauritu ziren, Bagdad erdian egondako atentatu odoltsuetan.
- Abuztuaren 24a – Suteek 12.000 hektarea erre zituzten Grezian eta milaka pertsona euren etxeetatik atera behar izan zituzten Atenas inguruan.
Iraila-urria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Irailaren 9a – Bat-bateko uholdeek 30 pertsona baino gehiago hil zituzten Turkiako Istanbul hirian.
- Irailaren 13a – Arenys de Munt udalerriak (Bartzelona) Kataluniaren independentziari buruzko galdeketa egin zuen. %41eko parte-hartzearekin, independentziak irabazi zuen: baiezko 2.568 boto, ezezko 61, zurizko 29, eta balio gabeko 12.
- Irailaren 26a – 200 pertsona baino gehiago hil ziren Filipinetan Ketsana tifoiak eragindako uholdeengatik.
- Irailaren 29a -
- Gutxienez 240 pertsona hil ziren Ginean, herrialdea zuzentzen zuen junta militarraren aurkako manifestaldiaren aurkako errepresioan.
- 8,3 graduko lurrikara batek eragindako tsunamiak 189 pertsona baino gehiago hil zituen Samoan.
- Irailaren 30a – 7,6 graduko lurrikara batek 1.300 pertsona baino gehiago hil zituen Indonesiako Sumatra uhartean.
- Urriaren 1a – Txinako Herri Errepublikaren sorreraren 60. urteurrena ospatu zen herrialde osoan.
- Urriaren 3a – Irlandarrek Lisboako Itunari baiezkoa eman zioten bigarren erreferendumean.
- Urriaren 5a – Sozialdemokratek irabazi zituzten Greziako bozak, gehiengo osoz.
- Urriaren 8a – 200 pertsonatik gora hil ziren Filipinetan euriaren ondorioz egondako lubizietan.
- Urriaren 11 – Irlandako Nazio Askapenerako Armadak borroka armatua bukatutzat eman zuen 11 urteko su-etenaren ostean.
- Urriaren 28a – Talibanek sarraskia burutu zuten Pakistango Peshawar hirian, 100 pertsona baino gehiago hil ziren auto-bonba bat lehertu ostean.
- Urriaren 25a -
- 150 pertsona baino gehiago hil ziren Bagdad hirian egondako bi atentatu odoltsuetan.
- Gidaririk gabeko estatubatuar hegazkin baten misilek hemezortzi lagun hil zituzten Pakistaneko Bajaur eskualdean.
- Urriaren 28a – Talibanek sarraskia burutu zuten Pakistango Peshawar hirian, 100 pertsona baino gehiago hil ziren auto-bonba bat lehertu ostean.
Azaroa-abendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Azaroaren 5a – Gutxienez 12 hildako eta 31 zauritu izan ziren Texasko Fort Hood base militarrean izandako tiroketan.
- Azaroaren 19a – Herman Van Rompuy hautatu zuten Europar Batasuneko presidente, eta Catherine Ashton kanpo harremanetarako ordezkari nagusi.
- Azaroaren 24a – Segi gazte antolakundearen aurkako sarekada egin zuen Espainiako Poliziak. 34 gazte atxilotu zituzten gauez, eta beste zortzik ihes egitea lortu zuten.
- Azaroaren 27a –
- Kataluniako 12 egunkarik editorial bera atera zuten, Estatutu berriaren alde.
- Irlandako Gobernuaren Ikerketa Batzordeak aurkeztutako txostenaren arabera herrialde hartako Elizak eta Estatuak sexu-abusuak estali zituzten.
- Abenduaren 1a –
- Europar Batasunaren Lisboako Itun berria indarrean jartzen da.
- Eskoziaren independentziari buruzko galdeketa egiteko bide orria aurkeztu zuen Alex Salmondek.
- Abenduaren 3a – 47 lagun zendu ziren Bangladeshen, ontzia hondoratuta.
- Abenduaren 4a – 140 pertsona baino gehiago hil ziren Errusiako Perm hiriko diskoteka batean egondako sutean.
- Abenduaren 8a – Islamiar Magrebeko Al Kaidak bere gain hartu zuen hiru kooperante katalanen bahiketa Mauritanian.
- Abenduaren 13a – 200.000 katalanek independentziari buruzko galdeketetan bozkatu zuten hainbat udalerritan.
- Abenduaren 14a – Silvio Berlusconi erietxean egon zen hainbat egunez, estatua batekin aurpegian jo baitzuten.
- Abenduaren 18a – Juan Lopez de Uralde eta Greenpeaceko beste bi ekintzaile atxilotuak izan ziren Kopenhagen, Kopenhageko Goi-bileran zehar, Danimarkako erregina buru zuen afarian sartzeagatik.
- Abenduaren 24a – Ameriketako Estatu Batuetako Senatuak osasun erreformarako lege-proiektua aurrera atera zuen.
- Abenduaren 26a – Hegazkin baten aurkako Al Kaidaren atentatu bat zapuztu zuten AEBetako Detroit hirian.
- Abenduaren 31 -
- Lau hildako Finlandiako Espoo hiriko merkataritza gune batean gertatutako tiroketan.
- Afganistanen CIAren 8 agente hil ziren erakunde horren aurkako eraso batean.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urtarrilaren 17a – Eroski euskal kooperatiba munduko handiena izango da, 52.000 kooperatibista baino gehiagorekin.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urtarrilaren 1a – Eslovakiak euroa hartu zuen txanpon ofizialtzat.
- Martxoaren 30a – Espainiako Bankuak Caja Castilla-La Mancha aurrezki kutxa erreskatatu behar izan zuen krisialdi ekonomikoaren eraginez, aurrezki kutxaren porrota saihesteko.
- Ekainaren 1a – General Motorsek ordainketa etetea aurkeztu eta gobernuak enpresa nazionalizatuko zuela adierazi zuen, milaka langile kaleratuz.
Arte eta kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urtarrilaren 27a – Bilbon Deustuko Unibertsitateko liburutegia inauguratu zen.
- Martxoaren 21a – Xabier Silveirak 2009ko Nafarroako Bertsolari Txapelketa irabazi zuen.
- Martxoaren 26tik apirilaren 5era 16. Korrika ospatu zen, Tutera eta Gasteiz artean.
- Apirilaren 4a – Oihane Pereak 2009ko Arabako Bertsolari Txapelketa irabazi zuen.
- Irailaren 18a – Donostiako Zinemaldiaren 57. ekitaldia hasi zen. Urte hartan gonbidatutako izar nagusiak Brad Pitt aktorea eta Quentin Tarantino izan ziren.
- City of Life and Death filme txinatarrak Donostiako Zinemaldiko Urrezko Maskorra irabazi zuen.
- Irailaren 21a – Euskaltzaindiaren 90. urteurrena.
- Urriaren 14a – Kirmen Uribek Espainiako Narratiba Saria jaso zuen Bilbao-New York-Bilbao liburuagatik.
- Urriaren 27a – Xabier Leterentzat izan zen Euskadi Literatur Saria, 'Egunsentiaren esku izoztuak' lanagatik.
- Azaroaren 3a – Aurelia Arkotxa euskal idazle eta euskaltzaina Euskaltzaindiako lehendakariorde berri hautatu zuten.
- Abenduaren 13a – Maialen Lujanbio Zugastik irabazi zuen Bertsolari Txapelketa Nagusia. Hori egin duen lehen emakumea da.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Otsailaren 22a – "Slumdog Millionaire" britainiar filmak 8 Oscar Sari lortu zituen Los Angelesen ospatutako 81. ekitaldian.
- Uztailaren 10a – Montenegroeraren ortografia finkatu zen.
- Azaroa – Aka-Kora hizkuntza desagertu zen, bere azken hiztuna hiltzean.
Zientzia eta teknologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Apirilaren 6a – Arlabango tunela, 3.377 metrorekin Euskal Herriko errepide-tunelik luzeena inauguratu zen.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Martxoaren 16a – Discovery transbordadorearen jaurtiketa arrakastatsua, Floridako Cañaveral Lurmuturretik.
- Apirilaren 28a – Kickstarter, proiektu sortzaile eta berriak finantzatzeko erabiltzen den mikromezenasgo plataforma abian jarri zen.
- Maiatzaren 20a – Katebegi galdua izan daitekeen primatearen fosila aurkeztu zuten zientzalariek New York hirian.
- Ekainaren 2a – The Sims 3 bideo-jokoaren nazioarteko estreinaldia.
- Abuztuaren 17a – Ingelerazko Wikipedia 3.000.000 artikulura iritsi zen.
- Urriaren 9a – NASAk ilargia bonbardatu zuen, ura ote zegoen ikertzeko.
- Abenduaren 25a – Txinako Zhoushan hirian 5,3 kilometroko luzera duen Xihoumen zubia zabaldu zen.
Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Martxoaren 4a – Bilboko Athletic Kluba Espainiako Futbol Errege Kopako finalerako sailkatu zen Sevilla CF taldeari 3-0 irabazi ostean.
- Martxoaren 29a – 2009ko Laudioko Sari Nagusia: Samuel Sánchez irabazle.
- Maiatzaren 13a – Bilboko Athletic Klubak 1-4 galdu zuen FC Barcelona taldearen aurka Futboleko Errege Kopako finalean.
- Maiatzaren 31 – 2009ko Nafarroako Itzulia: Francisco Terciado irabazle.
- Ekainaren 7a – Martinez de Irujok 2009ko Esku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa Nagusia irabazi zuen, Olaizola II.aren aurka irabazi ondoren (22-12)
- Ekainaren 21a – Real Union talde irundarra 2. mailara igo zen; Eibar KE eta Deportivo Alaves aldiz, 2. B mailara jaitsi.
- Uztailaren 21a – Euskaltel-Euskadiko Mikel Astarloza txirrindulariak Frantziako Tourraren 16. etapa irabazi zuen.
- Uztailaren 25a – Juanma Garate txirrindulari irundarrak Frantziako Tourraren 20. etapa irabazi zuen.
- Abuztuaren 15a – Realak 0-2 galdu zuen Real Madrilen aurka taldearen mendeurrenaren festa handian.
- Abuztuaren 16a -
- Ekaitz Saies arraunlari donostiarrak Munduko Txapelketa irabazi zuen K-1 4x200m errelebo kategorian.
- Euskotren Ligaren lehenengo denboraldia amaitua zen. Galizia erraz nagusitu zen zortzi estropadatatik sei irabazita.
- Irailaren 13a -
- Kaikuk Kontxako Bandera irabazi zuen, Castrori hogeita bi segundoren aldea ateraz.
- Romain Sicard euskal herritar txirrindulariak Etorkizuneko Tourra irabazi zuen.
- Maialen Chourraut euskal herritar piraguista munduko azpitxapeldun izan zen, emakumezkoen slalomean.
- Abenduaren 8a – Sebastien Gonzalez 2009ko Lau eta erdiko Pilota Txapelketako txapeldun berria bilakatu zen.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Apirilaren 12a – 2009ko Paris-Roubaix: Tom Boonen irabazle.
- Apirilaren 26a – 2009ko Lieja-Bastogne-Lieja: Andy Schleck irabazle.
- Abuztuaren 20a – Usain Boltek urrezko domina lortu zuen 200 metroko lasterketan Berlingo Munduko Atletismo Txapelketan, munduko errekorra hobetuz eta marka 19.19 segundoan ezarriz.
- Abenduaren 19a – FC Barcelona futbol-taldeak urte berean 6 titulu irabazi dituen munduko talde bakarra bilakatu zen kluben arteko mundiala irabazi ondoren.
Jaiotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urtarrilaren 1a – Hend Zaza, siriar mahai-tenislaria, 12 urterekin inoiz mahai-tenis olinpikoan parte hartu zuen pertsonarik gazteena.
- Urtarrilaren 8a - Liz Akama, japoniar skaterra.
- Abuztuaren 8a – Marta Kessler, errusiar aktorea.
- Irailaren 22a - Coco Yoshizawa, japoniar skaterra.
Heriotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtarrila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urtarrilaren 2a – Ryuzo Hiraki, japoniar futbolaria (j. 1931).
- Urtarrilaren 2a – Patrick Mixelena, Mixu, euskal abeslaria (j. 1970).
- Urtarrilaren 2a – Antonio Zavala, euskal idazlea, euskaltzaina eta euskal herri-literaturaren ikerlari eta editorea (j. 1928).
- Urtarrilaren 6a – Ron Asheton, The Stooges taldeko gitarra-jotzailearen gorpua aurkitu zuten. Egia esan, egun batzuk lehenago hila zegoen (j. 1948).
- Urtarrilaren 7a – Jose Ramon Aranguren, euskal herritar politikaria (j. 1938).
- Urtarrilaren 7a – Anália de Victória Pereira, angolar politikaria, Alderdi Liberal Demokratikoaren politika sortzaile eta presidentea (j. 1941).
- Urtarrilaren 10a – Julia Hermosilla Sagredo, bizkaitar anarko-sindikalista, milizianoa eta frankismoaren aurkako erresistentea (j. 1916).
- Urtarrilaren 12a – Claude Berri, frantziar aktore, zinema zuzendari, ekoizle eta gidoigilea (j. 1934).
- Urtarrilaren 13a – Patrick McGoohan, irlandar-estatubatuar aktorea (j. 1928).
- Urtarrilaren 15a – Maurice Chappaz, suitzar idazle eta itzultzailea (j. 1916).
- Urtarrilaren 16a – Andrew Wyeth, estatubatuar margolaria (j. 1917).
- Urtarrilaren 20a – Stephanos II.a Ghattas, egiptoar kardinala eta Eliza Katoliko Koptoaren patriarka (j. 1920).
- Urtarrilaren 21a – Aurora Arnaiz, bizkaitar idazlea, unibertsitateko irakaslea, jurista eta politikaria (j. 1913).
- Urtarrilaren 25a – Mamadou Dia, Senegalgo lehen ministroa (j. 1910).
- Urtarrilaren 25a – Eleanor F. Helin, estatubatuar astronomoa (j. 1932).
- Urtarrilaren 27a – John Updike, estatubatuar idazlea (j. 1932).
- Urtarrilaren 30a – Fernando Cebrián, euskal aktorea (j. 1929).
- Urtarrilaren 30a – Ingemar Johansson, suediar boxeolaria (j. 1932).
Otsaila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Otsailaren 1a – Lukas Foss, alemaniar-estatubatuar orkestra-zuzendari, piano-jotzaile eta musikagilea (j. 1922).
- Otsailaren 4a – Lux Interior, The Cramps punk rock bandako sortzailea eta abeslaria (j. 1946).
- Otsailaren 7a – Gonzalo Goikoetxea, nafar kazetaria eta zinema gidoigilea (j. 1952).
- Otsailaren 9a – Eluana Englaro, auto istripu larri baten ondorioz hamazazpi urtez koman egon zen italiar emakumea (j. 1970).
- Otsailaren 11 – Willem Johan Kolff, holandar-estatubatuar medikua (j. 1911).
- Otsailaren 17a – Conchita Cintrón, Peruko toreatzaile erreferentea, burtziketaren figura (j. 1922).
- Otsailaren 17a – Jose Martin Elizondo, bizkaitar idazlea, margolaria, irakaslea eta antzerkigile oparoa (j. 1922).
- Otsailaren 21a – Wilton G.S. Sankawulo, Liberiako estatuburua (j. 1937).
- Otsailaren 22a – Román Galarraga, gipuzkoar futbolari, futbol entrenatzaile eta politikaria (j. 1921).
- Otsailaren 22a – Carmelina Sánchez-Cutillas, espainiar historialaria eta idazlea, eleberrigile eta poeta (j. 1921).
- Otsailaren 23a – Sverre Fehn, norvegiar arkitektoa (j. 1924).
- Otsailaren 25a – Carlos Clavería, nafar idazlea eta politikaria (j. 1923).
- Otsailaren 25a - Felipe Eraña, bizkaitar futbolaria (j. 1929).
- Otsailaren 25a – Philip José Farmer, estatubatuar idazlea (j. 1918).
- Otsailaren 27a – Maria Otxoa Laiana, 106 urte bizi izandako nafarra (j. 1902).
Martxoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Martxoaren 1a – Pepe Rubianes, katalunian bizi izandako galiziar aktore eta antzerki-zuzendaria (j. 1947).
- Martxoaren 2a – João Bernardo Vieira, Ginea-Bissauko presidentea (j. 1939).
- Martxoaren 6a – Henri Pousseur, belgikar musikagilea eta musikaren teorikoa (j. 1929).
- Martxoaren 9a - Elena Paunero Ruiz, espainiar botanikari, agrostologo, museoko arduradun eta mikologoa (j. 1906).
- Martxoaren 12a – Yann Brekilien, bretainierazko idazlea (j. 1920).
- Martxoaren 12a – Blanca Varela, perutar poeta (j. 1926).
- Martxoaren 13a – James Purdy, estatubatuar idazlea (j. 1914).
- Martxoaren 13a – Martxel Tillous, zuberoar apaiza, Ameriketako Estatu Batuetako mendebaldeko euskotarren kapilaua (j. 1934).
- Martxoaren 14a – Alain Bashung, frantziar abeslari, egile abeslari eta aktorea (j. 1947).
- Martxoaren 18a – Natasha Richardson, britainiar aktorea (j. 1963).
- Martxoaren 20a – Gorka Agirre, euskal herritar politikari jeltzalea (j. 1950).
- Martxoaren 20a – Abdellatif Filali, Marokoko lehen ministroa (j. 1928).
- Martxoaren 20a – Iñaki Ugarteburu, gipuzkoar idazle eta irakaslea (j. 1954).
- Martxoaren 22a – Rafael Bartolozzi, nafar eskultore eta margolaria (j. 1943).
- Martxoaren 27a – Jacques d'Arribehaude, lapurtar idazlea (j. 1925).
- Martxoaren 28a – Maurice Jarre, frantziar konposatzailea eta zuzendaria (j. 1924).
- Martxoaren 29a – Helen Levitt, estatubatuar argazkilaria (j. 1913).
- Martxoaren 31 – Raúl Alfonsín, Argentinako presidentea eta giza eskubideen bultzatzailea (j. 1927).
Apirila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Apirilaren 1a – Joxe Lizaso, gipuzkoar bertsolaria (j. 1927).
- Apirilaren 2a – Luis Peña Gantxegi, gipuzkoar arkitektoa (j. 1926).
- Apirilaren 6a – Ivy Matsepe-Casaburri, Hegoafrikako jarduneko presidentea (j. 1937).
- Apirilaren 7a – Mari Trini, espainiar abeslaria (j. 1947).
- Apirilaren 7a – Luís Pinto Ferreira, brasildar abokatu eta politikaria (j. 1918).
- Apirilaren 11 – Corín Tellado, espainiar idazlea (j. 1927).
- Apirilaren 12a – Javier Bengoetxea, bizkaitar poeta (j. 1919).
- Apirilaren 14a – Mariano de Corral, bizkaitar margolaria (j. 1926).
- Apirilaren 14a – Maurice Druon, frantziar eleberrigilea (j. 1918).
- Apirilaren 18a – Albert Dou, kataluniar matematikaria (j. 1915).
- Apirilaren 18an desagertua – Jon Anza, ETAko militantea (j. 1962).
- Apirilaren 19a – J. G. Ballard, britainiar idazlea (j. 1930).
- Apirilaren 20a – Senedu Gebru, etiopiar irakasle, idazle eta politikaria, Etiopiako lehen emakume parlamentaria (j. 1916).
- Apirilaren 21a – Vivian Maier, estatubatuar ume zaintzaile eta argazkilaria (j. 1926).
- Apirilaren 25a – Bea Arthur, estatubatuar aktorea, ezaguna The Golden Girls telebista saioagatik. (j. 1922)
- Apirilaren 27a – Tomohiko Ikoma, japoniar futbolaria (j. 1932).
- Apirilaren 28a – Javier Ortiz, donostiar kazetaria (j. 1948).
- Apirilaren 28a – Idea Vilariño, uruguaitar poeta, saiakera eta literatur kritikaria, itzultzailea, musikagilea eta irakaslea (j. 1920).
- Apirilaren 30a – Venetia Burney, ingeles emakumea, Pluton izena lehen aldiz proposatu zuena, 11 urte zituela (j. 1918).
Maiatza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Maiatzaren 10a – Tránsito Amaguaña, ekuadortar aktibista indigenista (j. 1909).
- Maiatzaren 10a – Pedro Ramos, arabar politikari eta medikua (j. 1959).
- Maiatzaren 11 – Abel Goumba, Afrika Erdiko Errepublikako lehen ministroa (j. 1926).
- Maiatzaren 12a – Roger Planchon, frantziar antzerki-zuzendaria eta antzerkigilea (j. 1931).
- Maiatzaren 12a – Antonio Vega, espainiar abeslari eta musika egilea (j. 1957).
- Maiatzaren 13a – Achille Compagnoni, italiar alpinista eta eskiatzailea (j. 1914).
- Maiatzaren 16a – Adolfo Kareaga, bizkaitar abokatu eta politikaria (j. 1921).
- Maiatzaren 16a - Richardene Kloppers, Namibiako lehen irakasle beltz kualifikatua, apartheid garaian arraza anitzeko eskola bat ireki zuen lehena (j. 1926).
- Maiatzaren 17a – Mario Benedetti, uruguaitar idazlea (j. 1920).
- Maiatzaren 17a – Octavia St. Laurent, estatubatuar emakumezko artista transexuala (j. 1964).
- Maiatzaren 19a – Robert F. Furchgott, estatubatuar biokimikaria, 1998ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1916).
- Maiatzaren 20a – Arthur Erickson, kanadar arkitektoa (j. 1924).
- Maiatzaren 22a – Luis Beroiz, gaztelaniazko nafar idazlea (j. 1943).
- Maiatzaren 23a – Roh Moo-hyun, Hego Koreako presidentea eta Giza eskubideen aldeko aktibista (j. 1946).
- Maiatzaren 23a – José-Miguel Ullán, espainiar poeta eta prosalaria (j. 1944).
- Maiatzaren 27a – Clive Granger, galestar ekonomialaria, 2003ko Ekonomiako Nobel Saria (j. 1934).
- Maiatzaren 27a – Luis Maria Larrea, bizkaitar apezpikua, Bilboko elizbarrutiko apezpikua izandakoa (j. 1918).
- Maiatzaren 28a – Lenrie Peters, gambiar zirujau, eleberrigile eta olerkaria (j. 1932).
- Maiatzaren 29a – Ramón Alberdi, gipuzkoar historialari eta apaiza (j. 1929).
- Maiatzaren 30a – Luís Cabral, Ginea Bissauko lehenbiziko presidentea (j. 1931).
- Maiatzaren 30a – Ephraim Katzir, Israelgo 4. presidentea (j. 1916).
- Maiatzaren 30a – Yaffar al Numeiry, Sudango presidentea (j. 1930).
Ekaina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ekainaren 3a – David Carradine, estatubatuar aktorea (j. 1936).
- Ekainaren 3a – Koko Taylor, estatubatuar blues-abeslaria (j. 1928).
- Ekainaren 6a – Jean Dausset, frantziar sendagile eta immunologoa, 1980ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1916).
- Ekainaren 8a – Kepa Arizmendi, nafar ETAkidea, erbesteratua eta Bidasoko Eskolarekin lotutako margolaria (j. 1958).
- Ekainaren 8a – Omar Bongo, Gabongo presidentea (j. 1935).
- Ekainaren 8a – Aleksandra Ovtxinnikova, Jakutiako Sobietar Errepublika Sozialista Autonomoko presidentea (j. 1915).
- Ekainaren 10a – Henri Bourtayre, mila kantu baino gehiagoren musikaren lapurtar egilea (j. 1915).
- Ekainaren 12a – Félix Malloum, Txadeko presidentea (j. 1932).
- Ekainaren 17a – José Calvário, portugaldar musikagile eta orkestra zuzendaria (j. 1951).
- Ekainaren 17a – Ralf Dahrendorf, britainiar-alemaniar filosofoa, soziologoa, politologoa eta politikoa (j. 1929).
- Ekainaren 18a – Ali Akbar Khan, bengaliar musikagilea eta sarod musika tresnaren interprete eta irakaslea (j. 1922).
- Ekainaren 19a – Vicente Ferrer i Moncho, kataluniar filantropoa, txirotasunean bizi zirenak laguntzen konprometitua (j. 1920).
- Ekainaren 19a – Eduardo Puelles, Espainiako Polizia Nazionaleko inspektore buru bizkaitarra, ETAk eraila (j. 1960).
- Ekainaren 21a – Julio Valdeón, espainiar historialaria (j. 1936).
- Ekainaren 23a – Juri Zitsar, errusiar hizkuntzalaria eta ohorezko euskaltzaina (j. 1928).
- Ekainaren 25a – Farrah Fawcett, estatubatuar aktorea (j. 1947).
- Ekainaren 25a – Michael Jackson, Poparen Erregea, estatubatuar pop-abeslaria, historiako disko salduenaren (Thriller, 1982) egilea (j. 1958).
- Ekainaren 28a – Billy Mays, estatubatuar telebista aurkezlea, infokomertzialak egiteagatik ospetsua (j. 1958).
- Ekainaren 30a – Pina Bausch, alemaniar dantzari modernoa, koreografoa, dantza irakaslea eta ballet zuzendaria (j. 1940).
- Ekainaren 30a - Gloria Gordon Bolotsky, estatubatuar informatikaria, ENIAC konputagailuaren lehen programatzaileetako bat (j. 1921).
Uztaila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Uztailaren 1a – Karl Malden, estatubatuar aktorea (j.1912).
- Uztailaren 2a – Margarita Telleria, 104 urte eta hiru egun bizi izandako euskal herritarra (j. 1905).
- Uztailaren 3a – Jorge Enrique Adoum, ekuadortar idazlea (j. 1926).
- Uztailaren 3a – María Asunción Català, kataluniar irakaslea, matematikaria eta astronomoa (j. 1925).
- Uztailaren 6a – Vasili Aksionov, sobietar idazlea (j. 1932).
- Uztailaren 6a – Robert McNamara, estatubatuar politikaria (j. 1916).
- Uztailaren 11 – Go Mi-Sun, 11 zortzimilako igo zituen emakumezko alpinista hegokorearra, Nanga Parbatetik jaisten ari zela (j. 1967).
- Uztailaren 13a – Juan Kruz Unzurrunzaga, euskal kulturgilea (j. 1939).
- Uztailaren 15a – Natalia Estemirova, errusiar kazetari eta giza-eskubideen aldeko aktibista (j. 1958).
- Uztailaren 17a – Walter Cronkite, estatubatuar kazetaria eta telebistako aurkezlea (j. 1916).
- Uztailaren 17a – María Luisa Elio, nafar idazle eta aktorea (j. 1926).
- Uztailaren 17a – Leszek Kołakowski, poloniar filosofoa (j. 1927).
- Uztailaren 19a – Frank McCourt, irlandar jatorriko estatubatuar idazlea (j. 1930).
- Uztailaren 25a – Harry Patch, 110 urte bete zuen gizona, Europako pertsona bizidun zaharrena eta Lehen Mundu Gerran borrokatu zuen bizirik geratzen zen azken pertsona izandakoa (j. 1898).
- Uztailaren 26a – Merce Cunningham, estatubatuar dantzari eta koreografoa (j. 1919).
- Uztailaren 26a – Juan Gorospe, bizkaitar futbolaria eta Alaveseko entrenatzaile eta lehendakaria (j. 1931).
- Uztailaren 31 – Mary Carrillo, espainiar aktorea eta Hurtado ahizpen ama (j. 1919).
- Uztailaren 31 – Bobby Robson, ingeles futbolari eta entrenatzailea (j. 1933).
Abuztua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Abuztuaren 1a – Corazón Aquino, Filipinetako presidentea (j. 1933).
- Abuztuaren 1a – Rafael Mendizabal, donostiar antzerkigile eta negozio-gizona (j. 1940).
- Abuztuaren 2a – Mary Carrillo, espainiar aktorea (j. 1919).
- Abuztuaren 3a – Charles Gwathmey, estatubatuar arkitektoa (j. 1938).
- Abuztuaren 4a – Ramon Zulaika, gaztelaniazko donostiar idazlea (j. 1929).
- Abuztuaren 6a – Willy DeVille, estatubatuar abeslari eta konpositorea (j. 1950).
- Abuztuaren 6a – John Hughes, estatubatuar zinema zuzendaria (j. 1950).
- Abuztuaren 6a – Antonia Ferrín Moreiras, matematikaria, irakaslea eta lehen galiziar astronomoa (j. 1914).
- Abuztuaren 7a – Lola Lemos, espainiar aktorea (j. 1913).
- Abuztuaren 8a – Daniel Jarque, Reial Club Deportiu Espanyol futbol taldeko jokalaria (j. 1983).
- Abuztuaren 10a – Jose Maria Agirre Eskisabel, Txato Agirre, euskal herritar ekonomialaria (j. 1943).
- Abuztuaren 10a – Léon Pressouyre, lapurtar historialaria, Erdi Aroko artean aditua (j. 1935).
- Abuztuaren 13a – Les Paul, estatubatuar jazz gitarrista eta gitarra elektrikoen diseinatzailea (j. 1915).
- Abuztuaren 14a – Pablo Antoñana, gaztelaniazko nafar idazlea (j. 1927).
- Abuztuaren 16a – Barbara Lauwers, Women’s Army Corps AEBetako armadako emakume taldeko kidea (j. 1914).
- Abuztuaren 17a – Iñigo Sanz de Ormazabal, donostiar liburuzaina (j. 1956).
- Abuztuaren 18a – Kim Dae-jung, Hego Koreako presidentea (j. 1925).
- Abuztuaren 18a – Hugo Loetscher, suitzar idazlea (j. 1929).
- Abuztuaren 24a – Toni Sailer, austriar alpetar eskiatzailea, garai guztietako handienetakotzat hartua (j. 1935).
- Abuztuaren 25a – Edward Kennedy, estatubatuar politikari eta senataria, John F. Kennedyren anaia (j. 1932).
- Abuztuaren 25a – Mandé Sidibé, Maliko lehen ministroa (j. 1940).
- Abuztuaren 27a – Roger Idiart, apaiza eta euskal idazlea (j. 1931).
- Abuztuaren 27a – Joaquín Ruiz-Giménez, espainiar politikari, abokatu eta kazetaria (j. 1913).
- Abuztuaren 28a – Rosario Ustáriz Borra, idazlea eta poeta aragoiera hizkuntzan (j. 1927).
- Abuztuaren 30a – Jesús Urteaga, gipuzkoar kazetari eta apaiza (j. 1921).
- Abuztuaren 31 – Barry Flanagan, galestar eskultore eta poeta (j. 1941).
Iraila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Irailaren 1a – Paulin Solozabal, euskal olerkaria (j. 1912).
- Irailaren 4a – Isidro Eskisabel, Eskisabel II , nafar futbolaria (j. 1935).
- Irailaren 6a – Jose Maria Agirre Salaberria, bizkaitar milizianoa, Mauthausengo kontzentrazio esparrutik bizirik atera zelako ezaguna (j. 1919).
- Irailaren 8a – Aage Niels Bohr, daniar fisikari nuklearra, 1975eko Fisikako Nobel Saria (j. 1922).
- Irailaren 9a – Tuna Mascarenhas, caboverdetar laborategi medikoko aktibista eta zientifikoa (j. 1944).
- Irailaren 10a – Mikel Atxaga, euskal kazetaria, euskal idazlea eta itzultzailea (j. 1932).
- Irailaren 10a – Javier Caño, euskal herritar abokatu eta politikaria (j. 1943).
- Irailaren 11 – Juan Almeida Bosque, kubatar politikari, militar, konpositore eta iraultzaile komunista (j. 1927).
- Irailaren 12a – Norman Ernest Borlaug, estatubatuar agronomoa, iraultza berdearen bultzatzaile nagusia eta 1970eko Bakearen Nobel Saria (j. 1914).
- Irailaren 14a – Patrick Swayze, estatubatuar aktore, dantzari, abeslari, musikagile eta telebistako ekoizlea (j.1952).
- Irailaren 15a – Esteban García Leoz, nafar tenorra (j. 1911).
- Irailaren 16a – Luciano Emmer, italiar zinemagilea (j. 1918).
- Irailaren 16a – Mary Travers, estatubatuar abeslaria, Peter, Paul and Mary taldeko kidea (j. 1936).
- Irailaren 17a – Txiki Idoate, nafar idazlea (j. 1959).
- Irailaren 24a - Susan Atkins, estatubatuar kriminala eta serieko hiltzailea (j. 1948).
- Irailaren 25a – Alicia de Larrocha, espainiar pianista, XX. mendeko piano-jotzaile hoberenetariko bat (j. 1923).
- Irailaren 28a – Guillermo Endara Galimany, Panamako presidentea (j. 1936).
Urria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urriaren 1a – Kazumi Takada, japoniar futbolaria (j. 1951).
- Urriaren 1a – Cintio Vitier, estatubatuar-kubatar poeta (j. 1921).
- Urriaren 3a – Fatima el-Sharif, Libiako erregina ezkontidea (j. c. 1911).
- Urriaren 4a – Mercedes Sosa, Argentinako folkloreari zabalkundea eta berrikuntza eskaini zizkion abeslaria (j. 1935).
- Urriaren 7a – Irving Penn, estatubatuar argazkilaria (j. 1917).
- Urriaren 8a – Alfredo Floristán Samanes, nafar geografo, idazle eta unibertsitateko irakaslea (j. 1921).
- Urriaren 9a – Jacques Chessex, suitzar idazlea (j. 1934).
- Urriaren 12a – Frank Vandenbroucke, belgikar txirrindularia (j. 1974).
- Urriaren 15a – Alfredo Silva Estrada, venezuelar olerkaria (j. 1933).
- Urriaren 16a – Koldo Chamorro, arabar argazkilaria (j. 1949).
- Urriaren 16a – Juan García Such, espainiar txirrindularia (j. 1937).
- Urriaren 16a – Andrés Montes, espainiar kazetaria eta kirol esataria (j. 1956).
- Urriaren 17a – Carla Boni, italiar abeslaria (j. 1925).
- Urriaren 19a – René Marigil, espainiar txirrindularia (j. 1928).
- Urriaren 20a – Lino Plaza, euskal herritar arkitektoa, errugbiaren bultzatzaile eta sustatzailea izateagatik ezaguna (j. 1939).
- Urriaren 22a – Irene Kaminka Fischer, austriar-estatubatuar matematikari eta geodesista, historiako geodesista garrantzitsuenetakoa (j. 1907).
- Urriaren 24a – Eladia Altuna, Irura, gipuzkoar erraketista (j. 1918).
- Urriaren 28a – Bernarda de Utrera, andaluziar flamenko-kantari ijitoa (j. 1927).
- Urriaren 30a – Claude Lévi-Strauss, frantziar filosofo eta antropologoa (j. 1908).
- Urriaren 30a – František Veselý, txekiar futbolaria (j. 1943).
- Urriaren 31 – Boni Fernandez, bilbotar txistularia (j. 1924).
- Urriaren 31 – Alfonso Ventura, nafar kazetaria eta idazlea (j. 1926).
Azaroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Azaroaren 1a – Sakher Habash, Al-Fatahren sortzaile buruzagietako bat (j. 1939).
- Azaroaren 1a – Seán McGinley, irlandar aktorea (j. 1952).
- Azaroaren 1a – Alda Merini, italiar idazle eta poeta (j. 1931).
- Azaroaren 1a – Luis Núñez Astrain, euskal idazle, kazetari eta soziologoa (j. 1939).
- Azaroaren 2a – José Luis López Vázquez, espainiar aktorea (j. 1922).
- Azaroaren 3a – Francisco Ayala, andaluziar idazlea (j. 1906).
- Azaroaren 7a – Juan Jose Zearreta, euskaltzain urgazlea eta Euskaltzaindiaren kudeatzailea (j. 1947).
- Azaroaren 8a – Maria Dolors Alibés i Riera, haurrentzako liburuen katalunierazko idazlea (j. 1941).
- Azaroaren 8a – Vitali Ginzburg, errusiar fisikaria, 2003ko Fisikako Nobel Saria (j. 1916).
- Azaroaren 9a – Iñaki Odriozola, Mokolo pailazoa.
- Azaroaren 9a – Agustin Sagasti, euskal herritar txirrindularia (j. 1970).
- Azaroaren 10a – Robert Enke, alemaniar futbol atezaina (j. 1977).
- Azaroaren 13a – Michel Freitag, suitzar jatorriko quebectar soziologo eta filosofoa (j. 1935).
- Azaroaren 13a – Dell Hymes, estatubatuar hizkuntzalaria, soziolinguista, antropologo eta folklorista (j. 1927).
- Azaroaren 15a – Pierre Harmel, Belgikako 40. lehen ministroa (j. 1911).
- Azaroaren 15a – Luisa Irigoien Larrañaga, gipuzkoar maistra eta Oiartzungo Euzko Emakume Abertzale Batzako partaidea (j. 1909).
- Azaroaren 15a – Antonio de Nigris, mexikar futbolaria (j. 1978).
- Azaroaren 20a – Lino Lacedelli, italiar mendigoizalea, K2 mendiaren tontorrera lehen aldiz igo zen espedizioko kideetako bat (j. 1925).
- Azaroaren 24a – Ana de Begoña Azkarraga, arabar historialaria, EHUko Artearen Historiaren lehen katedraduna (j. 1946).
- Azaroaren 24a – Amparo Gastón, Amparitxu, gipuzkoar intelektual eta poeta (j. 1921).
- Azaroaren 24a – Hale Smith, estatubatuar musikagilea (j. 1925).
- Azaroaren 24a – Samak Sundaravej, Thailandiako lehen ministroa (j. 1935).
- Azaroaren 25a – Albert Dolhats, lapurtar txirrindularia (j. 1921).
- Azaroaren 29a – Xole Erbiti, nafar irakasle eta euskara sustatzailea (j. 1942).
- Azaroaren 30a – Paul Naschy, espainiar aktore, zinema zuzendari eta haltera (j. 1934).
- Azaroaren 30a – Milorad Pavic, serbiar idazlea (j. 1929).
Abendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Abenduaren 2a – Luis Bandres, gipuzkoar politikaria, unibertsitateko irakaslea eta euskararen bultzatzailea (j. 1944).
- Abenduaren 2a – Eric Woolfson, eskoziar musikari eta abeslaria, The Alans Parsons Project taldearen sortzaileetakoa (j. 1945).
- Abenduaren 3a – Richard Todd, irlandar-britainiar aktorea (j. 1919).
- Abenduaren 4a – Jordi Solé Tura, kataluniar politikari eta legelaria (j. 1930).
- Abenduaren 4a – Edward Fatu, Umaga, estatubatuar borrokalari profesionala (j. 1973).
- Abenduaren 5a – José Ramón Orozko, euskal opera abeslaria (j. 1921).
- Abenduaren 8a – Claude Vasconi, frantziar arkitektoa (j. 1940).
- Abenduaren 12a – Klavdia Boiarskikh, sobietar iraupen eskiatzailea (j. 1939).
- Abenduaren 13a – Paul Samuelson, estatubatuar ekonomialaria, 1970eko Ekonomiako Nobel Saria (j. 1915).
- Abenduaren 16a – Jegor Gaidar, Errusiako jarduneko lehen ministroa (j. 1956).
- Abenduaren 17a – Miren Eraso Iturrioz, gipuzkoar artearen-historialari eta sustatzailea, editorea eta dokumentu-kudeaketan aditua (j. 1960).
- Abenduaren 17a – Jennifer Jones, estatubatuar aktorea (j. 1919).
- Abenduaren 17a – Albert Ràfols-Casamada, kataluniar pintorea eta poeta (j. 1923).
- Abenduaren 18a – Tavo Burat, italierazko eta piemonterazko italiar idazle eta kazetaria (j. 1932).
- Abenduaren 19a – Hussein Ali Montazeri, irandar irakaslea eta xiiten buruzagia (j. 1922).
- Abenduaren 19a – Kim Peek, Savant sindromedun estatubatuar ospetsua (j. 1951).
- Abenduaren 20a – Brittany Murphy, estatubatuar aktorea (j. 1977).
- Abenduaren 21a – Edwin Krebs, estatubatuar biokimikaria, 1992ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1918).
- Abenduaren 21a – José María Laso, bizkaitar filosofo eta ekintzaile komunista (j. 1926).
- Abenduaren 23a – Edward Schillebeeckx, belgikar teologo katoliko nabarmena, Vatikanoko II. Kontzilioko eragile nagusienetakoa (j. 1914).
- Abenduaren 24a – Rafael Caldera, Venezuelako presidentea (j. 1916).
- Abenduaren 27a - Pedro-Martín Balda, nafar artista (j. 1920).
- Abenduaren 27a – Takashi Takabayashi, japoniar futbolaria (j. 1931).
- Abenduaren 29a – Antonio Beristain, espainiar kriminologo eta katedraduna eta Kriminologiaren Euskal Institutuaren sortzailea, Medina de Riosecon (j. 1924).
- Abenduaren 29a – David Levine, estatubatuar marrazkilaria (j. 1926).
- Abenduaren 30a -
- Abdurrahman Wahid, Indonesiako 4. presidentea (j. 1940).
- Ivan Zulueta, euskal herritar diseinugile eta zinema zuzendaria (j. 1943).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Maite Albiz, bizkaitar kazetaria, dokumentalista eta euskal mugimendu feministako ekintzaile aitzindarietako bat (j. 1955).
- Andrés Ruiz, espainiar antzerki-idazlea (j. 1928).
- Fisika: Charles K. Kao, Willard Boyle eta George E. Smith
- Kimika: Ada Yonath, Venkatraman Ramakrishnan eta Thomas A. Steitz
- Literatura: Herta Müller
- Medikuntza: Elizabeth Blackburn, Carol W. Greider eta Jack W. Szostak
- Ekonomia: Elinor Ostrom eta Oliver E. Williamson
- Bakea: Barack Obama